Ingurunean ikastean oinarritutako metodologia


Supermatikoak proiektuko metodologia aurkikuntzen bidezko ikaskuntzan, ingurunearekiko interakzioan eta jolasean oinarritzen da.

Erraza, dibertigarria, zirikagarria eta aberasgarria. Matematikarekiko interesa pizteko modurik onena, Haur Hezkuntzako etapan hasita.



Ikasleak supermotibatzeko edukiak

Motibazioa ikaskuntzaren eragilea da. Hori dela-eta, Supermatikoak proiektuko edukiak ingurune errealetan eta haurren mundutik hurbilekoetan kokatuta daude, ikasleak liluratzeko eta matematikarekiko interesa pizteko.





Ikaskuntza esanguratsurako oinarriak ezartzea
Edukiak modu helikoidalean programatuta daude, aurretiko ezagutzen gainean ezagutza berriak eraikitzeko.

Motibatzeko inplikatzea
Ikaslea ikasprozesuan inplikatzen dugu, ezagutza-tresnekin eta prozedurekin, eguneroko ingurunean erraz moldatu dadin.

Ikasteko baliabideak
Eduki berbera jorratzeko hainbat aukera:
- paperezko fitxak
- fitxa digitalak
- manipulatzekoak
- jolasak
- hainbat ingurunetan egiteko jarduerak
- hitzezko adierazpena
- role-playinga/antzezpena
- ikusizko problemak
- proiektukako lana

Konpetentziak eta Askotariko adimenak
Kontuan hartzen dugu ikasgelako aniztasuna, konpetentziak eta askotariko adimenak modu integratuan landuz.

Berrikuntza eskolan
Honako hauek eskaintzen ditugu:
- pentsamendu ikusgaia (pentsamendu-errutina eta -trebeziak)
- lan kooperatiboko teknikak
- proiektukako lana

Etengabeko ebaluazio estrategikoa
Supermatikoak proiektuak aukera ematen du bermatzeko ikasleak jakingo duela ikasitakoa hainbat egoeratan aplikatzen, ingurunea ikuspegi matematikotik ulertuko eta interpretatuko duela, eta estrategiak erabiliko dituela eguneroko problemak ebazteko.