IrAKUrrI eta IDATZI

Irakurtzen eta idazten ikasteko metodo analitiko eta fonologikoa da, 4 fasetan banatua:




1. Entzunezko bereizketa

Ikasleek fonemak belarriz bereizten ikasten dute, jakin-mina pizten dieten hitzak eta abestiak entzunez. Ikasleen interesa erakartzen duten irudiak eta kontzeptuak baliatzen dira ikaskuntza sendotzeko. Hona hemen zenbait jarduera:

  • Onomatopeiak entzun eta fonema identifikatu.
  • Fonema aurkitu hitzaren hasieran, erdian eta amaieran, nahiz silaba tonikoan.

2. Ikusizko bereizketa

Ikasteko prozesuan, ikaslearen autonomia eta saioaren dinamismoa sustatzen dira, honelako baliabide didaktikoak erabiliz:

  • Grafia edo grafema erakutsi eta hotsarekin edo haurrarentzat ezaguna den kontzeptu batekin erlazionatu.
  • Grafia identifikatu beste grafia batzuen artean.
  • Maiuskulak eta minuskulak ezagutu eta bereizi.

3. Marraztea: grafismoak
eta grafiak

Haurrari erakutsi egiten zaio grafia bakoitza nola idazten den; marraz marra aztertzen da hura eta gero, aurre-grafismoak isolatzen dira. Hala, haurrak letraren egitura osoa barneratzea lortzen da.

Hori guztia ikasitakoan, marrazteko praktika hartu behar da: lehenengo, lerro etenen gainetik marraztuz; gero, gidalerrorik gabe.

Letrakimuak metodoan maiuskulak lantzen dira lehenengo eta minuskulak gero. Dena dela, irakaslea da zer ordenatan aurkeztu behar diren erabakiko duena.

4. Irakurtzea eta idaztea

Letrakimuak ekin gogobetegarria da irakurtzea eta idaztea, biak ere aldi berean lantzen baitira.

Ikasleak pausoz pauso barneratzen dituenez hitzak, sintagmak, perpausak eta testu errazak, ikasprozesua bizkorragoa eta eraginkorragoa da. Ikasleek zentzua hartzen diotenean irakurtzen dutenari, nabarmen areagotzen da idatziz komunikatzeko interesa.

Askotariko adimenak

Metodologia mota honek bide ematen du aniztasunari arreta egiteko eta ikasleen motibazioari eusteko.

Pentsatzen ikastea

Pentsamendu-errutinek asko laguntzen diete ikasleei beren ikaskuntza-prozesuan autonomia lortzen, pentsamenari eragiten eta pentsatzen ikasteko tresnak eskuratzen.

Ikaskuntza kooperatiboa

Lan kooperatiboak ikasleen arteko harremanak sustatzen ditu eta desberdintasunen onarpena ere bai. Ikasleek antolatzen ikasten dute, elkar errespetatzen, elkarlanean jarduten, ideiak proposatzen eta besteei entzuten.

Letrakimuak-en ikaskuntza kooperatiboko proposamenak daude, bai ikaslearen fitxetan, bai irakaslearen gida didaktikoan.